Entrenamenduetan buru-belarri daude sartuta Orioko arraunlariak. Asteburuan, errutinarekin amaitu eta traineruen estropada izan dute, Portugaleten. Entrenamendua balitz bezala hartu zuten traineru jaitsiera, eta bide onetik doazela ikusi ahal izan zuten, garaipena eskuratu baitzuten.
Arraunean aritu ziren Endika Alberdi, Urko Redondo, Xabier Arregi, Ibon Arruti, Alain Osanbela, Mikel Azkarate, Iñaki Errasti, Iñigo Mujika, Hodei Arrizabalaga, Andoni Peña, Iñaki Elortza, Josu Indu, Unai Etxeberria eta Irakoitz Etxeberria patroia.
19:25:09 deborarekin irabazi zuen Oriok. Atzetik etxeko taldea sailkatu zen, Portugalete, 19:36:04 denborarekin. Hirugarren postuan Deustu gelditu zen. Entrenamendu itxurako estropadan sentsazio onak izan zituzten eta emaitza ona eskuratu zuten, lanean jarraitzeko indarra ematen duen emaitza.