Helburua bete du Galarragak

Karkara 2014ko abe. 22a, 10:10

Argazkia: Ataria.info

21 jasoaldi egin zituen Galarragak Asteasun egin zen Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan. 

Harri bakoitziarekin hiru minutuko saioa egin behar zuten harri-jasotzaileek Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan. Aimar Galarragaren helburua 20 jasoaldira iristea zen, eta lortu du xedea. Guztira 21 jasoaldi egin zituen oriotarrak.

Hiru ziren txapelketako parte hartzaileak: Galarraga, Eizmendi eta Ugartemendia. Eizmendik 41 jasoaldi egin zituen, Ugartemendia baina 11 gehiago eta Galarraga baina 20 gehiago. Maisutasunez irabazi zuen larunbateko lehia eta berak jantzi zuen txapela.

Sailkapena

Jokin Eizmendi
41 jasoaldi, 6.300 kilo

Iban Ugartemendia
30 jasoaldi, 4.575 kilo

Aimar Galarraga
21 jasoaldi, 3.200 kilo

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide