Aitortza bat gehiago

Karkara 2014ko abe. 20a, 11:09

Munduko txapeldun izendatzeak badu meritua; eta, eskuratutakoagatik jaso du merezitako aitortza Imanol Garmendiak. Gipuzkoako urteko kirolarien artean zegoen oriotarra eta saritua izan ez den arren, omenaldia jaso du.

Bera Bera eskubaloi taldeak jaso du aurtengo Gipuzkoa Kirolak saria. Federazioak proposatutako hautagaien artean zeuden Tiburtzio Etxeberria, Ione Iparragirre eta Imanol Garmendia. Azken honi omenaldia egin zaio, beste hainbat kirolarirekin batera, 2014 urtean lortutako emaitzengatik.

Garmendia munduko txapeldun izendatu zen Varesen, Italian, 23 urte azpikoen kategorian. Horrez gain, denboraldi biribila egin du, garaipenez josia. Berekin batera omendu dituzte Pasaia Doibane Koxtapeko tripulazioa, Naroa Agirre, Igor Larrea, Ion Areitio, Richard Oribe eta Maider Gaztañaga. 

Sari banaketan Gipuzkoako kirolarien maila goraipatu dute. Kirol modalitateen aniztasunaz gain, sexu aniztasuna ere dagoela azpimarratu dute.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide