Arrastearren aurka jokatu zuten finala Lorentz Orbegozo eta Aratz Olidenek. Añorgako pilotalekuan izan zen partida, ostiral arratsaldean.
Aiako eta Orioko bikoteak erraztasunez irabazi zuen norgehiagoka, 22 eta 5. Hamazazpi tantoren aldearekin irabazi zuten partida. Garaipenarekin Gipuzkoako ezker hormako binakako txapeldunak izendatu ziren.