Afariari errima bilatzen

Karkara 2014ko abe. 18a, 08:30

Ostiralean bertso afaria izango da Sukia tabernan 20 euroren truke. Xabier Sukia eta Jesus Mari Irazu izango dira bertsotan

Bertsolaritza da Xabier Sukiaren ogibidea; afizioa ofizio du. Hitzarekin jolasten du bertsotan dabilenean, baita lanean ere. Euskadi Irratiko Hitza Jolas saioko esataria da. Bertsolaritzak eraman zuen komunikazioa ikastera, baina, orain, kazetari lanak utzi eta bertsotan arituko da.

Bihar, ostiralarekin, Sukia tabernan egingo den bertso afarian izango da. Jesus Mari Irazu eta biak izango dira bertsotan, 21:00etatik aurrera, 20 euroren truke. Interesa duenak Sukiara joanda eman dezake izena edo 943 89 21 29 telefonora deituta.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide