Zilarra Mirari Begiristainentzat

Karkara 2014ko abe. 16a, 08:59

Argazkia: Koldo Carrillo

 Abenduak 6 larunbatean, Gipuzkoako Akordeoi Jaialdia ospatu zen Arrasaten. Mirari Begiristainek, Danbolin Musika Eskolako ikasleak, bigarren postua eskuratu zuen.

Arrasate distira handiko hauspoen geldiune izan zen abenduaren 6an. Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa batetik eta Gipuzkoako Lehiaketa bestetik. Mirari Begiristainek Gipuzkoako lehiaketan hartu zuen parte eta zilarrezko diploma jaso zuen.

Gipuzkoako lehiaketan inoiz baino maila altuagoa zegoen. Horrek lehia polit bezain estua ekarri zuen. Mirari Begiristainek bakarkako kategorian hartu zuen parte, B hastapenean, eta bost minutuko programa jo zuen.Derrigorrezko abestia zen Frog jo zuen. Ondoren, Yann Tiersen La Valse d'Amelie jo zuen; Amelie filmeko kantua. Amaitzeko, Griegeren In the hall of the montain king abestia jo zuen.

Amaia Antzokian egin zen sari banaketa eta Begiristainek zilarrezko diploma jaso zuen egindako lan onagatik.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide