Larunbat arratsaldean korrikalari mordoa bildu zen Ikastola inguruan. Irteera eta helmuga puntua hori zen, Ikastola. Haurrak hasi ziren, hiru mailatan banatuta zeudenak; eta, ondoren, helduak egin zuten lasterka. Bi luzerako ibilbideak zeuden: 7 kilometrokoa eta 14 kilometrokoa.
Haurretan, 5. eta 6. mailakoetan, berdinketa egon zen emakumezkoetan. Naia Makazagak eta Amaia Rodriguezek helmugako marra elkarrekin igaro zuten. Gizonezkoetan Alain Odriozola izan zen garaile. 3. eta 4. mailakoen artean Eneko Gaztañaga eta Maialen Orbañanos oriotarrak izan ziren irabazleak. Gazteenen mailan Naia Rubio eta Enaitz Aierbe izan ziren txapeldunak.
Helduetan, 14 kilometroko ibilbidean, Ander Sagartzazu eta Bego Julian izan ziren irabazleak. 7 kilometroko ibilbidean Raul Gomezek eta Claudia Beobidek irabazi zuten. Lehen oriotarrak Arrospide eta Martin izan ziren.
Sailkapena
Gizonezkoak - 14 km
1. Ander Sagartzazu
2. Oscar Tena
3. Iñaki Añorga
Emakumezkoak - 14 km
1. Bego Julian
2. Ainhoa Lendinez
3.Susana Martin
Gizonezkoak - 7 km
1. Raul Gomez
2. Jon Telleria
3. Victor Madejo
Emakumezkoak - 7 km
1. Claudia Beobide
2. Nerea Egia
3. Miren Otzerijauregi
5. eta 6. mailakoak - 900 metro
Alain Odriozola eta Naia Makazaga eta Amaia Rodriguez
3. eta 4. mailakoak - 600 metro
Eneko Gaztañaga eta Maialen Orbañanos
1. eta 2. mailakoak - 300 metro
Naia Rubio oriotarra eta Enaitz Aierbe