66 ikasle aritu dira Amaia Lizarralde aktoresa ospetsuarekin antzerki tailerretan. Ikasitakoa praktikan jarriko dute, oholtzara eramango dute, ikastolako ikasleek. HH 3, 4 eta 5 urteko ikasleek saio bereziak eskainiko dituzte gaur, azaroaren 12an, Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.
Guraso, familiar, ikaskide eta herritar guztiak gonbidatzen ditu Zigor Saizar Ikastolako zuzendariak antzerkia ikustera. Sarrera doan izango dela gaineratu du, eta, ikuskizuna, bikaina.
Iluntzean, kontzertua
Antzerkia hasi eta bi ordura, 19:30ean, kontzertua eskainiko dute DBH 4. mailako ikasleek. Musika tresna ugari joko dituzte, pianoa, bibolina, gitarra... eta horien guztien uztarketarekin kontzertu ederra prestatu dutela azaldu digu Saizarrak.
Bi sarrera mota egongo dira salgai. 16 urtetik beherakoek bi euro ordaindu beharko dituzte; 16 urtetik gorakoek, lau euro. Sarrerak ikastolako idazkaritzan daude salgai eta dirua ikasketa bidaiarako gordeko da.