Hamazazpi postu egongo dira aurten abenduaren 14an plazan egingo den Gabonetako Azokan. Arkupek azoka antolatzen duen bigarren aldia da, eta Gabonetako opariak erosteko aukera polita izango dela diote antolatzaileek. Betiko dendez gain –arropa, zapatak, opariak...– hiru postu berri egongo dira aurten: Patxi Oliden harategia, Gozategi Fruta-denda eta Orio Hizkuntzak akademia.
10:00etatik 15:00etara egongo dira postuak plazan. Ikastolako DBH4ko ikasleak paketeak egiten egongo dira ikasketa bidaiarako dirua biltzeko.