Zirkulazioan aldaketak Herri Krosa dela eta

Karkara 2014ko abe. 12a, 09:01

Bihar Ikastolak antolatutako Herri Krossa egingo da. Hori dela eta, ibilgailuen zirkulazioari dagozkion aldaketak egongo dira

Abenduaren 13an, Orioko Herri Krosa antolatu du Ikastolak. Arratsaldeko 15:45ean hasiko da, haurrekin. Adinaren arabera 300 metro, 600 metro edo kilometro bateko distantzia korritu beharko dute. Helduena 16:00etan hasiko da eta bi ibilbide egin daitezke, motza ala luzea. Motzak 7 kilometroko distantzia dauka eta luzeak 14 kilometrokoa. Lasterketa guztiak Ikastola parean hasi eta emaituko dira.

Ibilbideak herria zeharkatzen du; lehendabizi hondartzara joaten da, eta, ondoren, Anibarko portura. Hori dela eta, zirkulazioan aldaketak egongo dira lasterketak irauten duen bitartean. Herrira plazatik sartuko da, eta ateratzeko, nahitaez, Txanka hondartza errepidea erabili beharko da.

Arrantza 2-4 eta Abeslari kalea itxita egongo da 15:00etatik 19:00etara. Era berean, karrera pasako den gainontzeko kaleetan arreta handiz ibili beharko da. 

Lasterketa amaitu ondoren herriko plazan ezingo dute autoek ibili eta zirkulazioa Kaiatik desbideratuko da. Arestian aipatu bezala, herritik ateratzeko Txanka Hondartzako bidea erabili beharko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide