Sona handikoa da BBK saria. Idi dematan ibiltzen direnen artean garaipen preziatuenetariko bat da Getxoko probatokikoa. Larunbatean izan zen txapelketa eta aurrez aurre izan ziren sei talde: Andraka Sagardotegia, Iñaki Lopetegi, Arzadun, Iñaki Oliden, Goieta Taberna eta Txomin Renteria. Sei horietatik bi bertakoak: Oliden oriotarra eta Arzadun aiarra. Txapela Orion gelditu zen, Olidenek irabazi baitzuen.
Dena den, ez zioten erreza jarri Olideni garaipena. Lehen hiru sailkatuen arteko tartea –Oliden, Renteria eta Andraka– txiki izan baitzen oso. Hirurek 48 plaza lortu zituzten. Olidenek ordea 3/4 zinta eskuratu zituen, eta besteek, bat ere ez.
Getxoko sailkapena orokorra
Iñaki Oliden (Orio) 48 plaza 3/4 zinta 3,90 metro
Txomin Renteria (Bakio) 48 plaza eta 6,80 metro
Andraka Sagardotegia (Lemoiz) 48 plaza eta 4,50 metro
Oliden bigarren txandan lehiatu zen, gaueko 22:00etan. Aiarra, aldiz, arratsaldean, 17:00etan. Seigarren geratu zen 30 zinta plaza eskuratuta.
Saioan lehia estua izateaz gain, giroa ere beroa izan zen oso. Zaletu asko gerturatu ziren eta harmailetatik babesa jaso zuten parte hartzaileek.