Jaialdia bukatzean festa ez da amaituko

Karkara 2014ko aza. 28a, 18:52

Azken orduko sorpresa iragarri dute Gure Bazterrak ekimeneko antolatzaileek. Jaialdia amaitzean, festak Kalakari tabernan jarraituko du, Las Marines disko jartzaileekin.

Maria eta Inesek osatzen dute Las Marines taldea. Familia musikazaletik datoz biak, bien gurasoek disko asko eta asko pilatu zituzten beren etxeetan. Bi neskak, haurrak zirela, gurasoen diskoak entzuten hasi ziren. Ordutik, musikari lotuak daude.

Ilusioz ekin zioten disko jartzaile ibilbideari. Toki askotan izaten dira musika jartzen, girotzen. Orion ere izango dira, larunbat honetan, Gure Bazterrak jaialdia amaitzen denean. Ekimenaren parte izango dira, baina Karelan jarri ordez musika Kalakarin jarriko dute.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide