Donostiarra da Alize Mendizabal. Hiriburuko musika eskolan hasi zituen bere musika ikasketak; baina, gerora, Baionako kontserbatoriora joan zen formakuntzarekin sakonagoa jasotzera. Baionan hasi zituen organo ikasketak, Bernadette Carreau irakaslearekin. Ikasketak amaitzerako urrezko domina eta hobekuntzaren lehen saria jaso zituen. Ondoren, Toulousen izan zen. Han ere saritua izan zen.
Maisu diren organo-jotzaileen eskolak jaso ditu, eta bera ere maisu bilakatu da. Orain, Baionara itzuli da eta bertako kontserbatorioko irakaslea da. Klaseak emateaz gain, kontzertuak ere eskaintzen ditu. Gaur Orion izango da, 20:30ean. Sarrerak doakoak izango dira.