Kepa Loidi harategiak saria eraman du Ordiziatik

Karkara 2014ko aza. 27a, 06:50

Asteazkenero azoka izaten da Ordizian. Atzokoa, ordea, berezia izan zen, Gipuzkoako XVI. Odolki Lehiaketa izan baitzen. Orioko Kepa Loidi harategia saritu zuten

Hamasei harategik hartu dute parte odolki lehiaketan. Lehen dastaketa batean, epai-mahaiak sei onenak aukeratu ditu. Lehen galbahe hori igaro dutenak finalera igaro dira. Tartean zen Orioko Kepa Loidi harategia.

Lehen hiru sarituen artean egon ez den arren, Beasaingo  Iñaki Zubeldia harategiarekin batera aipamen berezia jaso du Orioko harategiak. Hortaz, podiumean egon ez den arren, saria jaso du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide