Tailer hauen oinarria jolasa da; eta jolasa, giza ekintzaren oinarria. Musika, jolas erritmikoak, dantza, mozorroak eta maskarak erabiliko dituzte umeen konfiantza indartzeko eta antzezteko. Helburua umeen fantasia, sormena eta irudimena lantzeaz gain, beren harremanak, trebetasunak eta komunikazio tresnak hobetzea da.
Hiru tailer antolatu dituzte:
- Kanguru tailerra hiru urteko umeentzat
- Pinguino tailerra lau urteko umeentzat
- Jirafa tailerra bost urteko umeentzat
Amaia Lizarralde aktoresa izango da monitorea. Hogei urte daramatza interpretazioaren munduan –zine, telebista eta antzerkian– eta zortzi hezkuntzan. Interpretazioari dagokionez, Teatro de la Abadía, Bederen 1, Hospital Central, El Comisario, A ze parea, Zorion Perfektua edo Izarren argia filmetan egindako lanak azpimarratu daitezke.
Azken urteotan antzerki, ipuin, performance eta musika tailerrak antolatu ditu Madrilgo eta Estatu Batuetako zenbait ikastetxe eta antzokietan. Orion ere izango da, abenduaren 2, 3, 4, 9, 10 eta 11n; astearte, asteazken eta ostegunetan.
Hiru urteko umeen eskolak 17:00etatik 17:30era izango dira; lau urtekoenak, 17:40etik 18:20era; eta bost urtekoenak, 18:30etatik 19:15era.
Ikasitako guztiarekin jaialdia egingo da
Jasotako eskolekin jaialdi prestatuko dute. Ostiralean izango da, abenduaren 12an, Ikastolan. Tailerrean izena eman nahi duenak azaroaren 28a baino lehen egin beharko du, Ikastolako idazkaritzan. 20 euroko kostua izango du pertsonako.