Joseba Unanue, Las Vegasetik etorri berritan Galiziara joan da, Espainiako dardo txapelketa jokatu baita Santiagon. Ignacio Larrañaga ere berekin joan da, amateur mailan lehiatzera. Biek txapelketa polita egin dute.
Unanue bakarkako modalitatean finalera iritsi zen, baina ez zen gai izan azken urratsa eman eta garaipenarekin etxeratzeko. Zilarrezko domina eskuratu du eta pozik dago lorpenarekin. Lanean jarraituko dugu lehen postura iritsi ahal izateko. Horretan izango gara datorren urteko martxoan Benidormen, gaineratu du Unanuek.
Larrañaga podiumetik kanpo geratu den arren, eskuratutakoa itzela izan da; bosgarren postuan geratu da amateur mailan. Ez nuen inolaz espero horren aurrean ibiltzea txapelketan zehar, aitortu du. Unanueren laguntzarekin konfiantza irabazi eta aurrera egin ahal izan zuen, bosgarren postura iritsi arte.
Abenduan, txapelketa berriz martxan
Abenduan emango diote hasiera sailkapen berriz sailkapenari Gipuzkoan. Oraingoz 60 lagunek eman dute izena, baina kopuruak gora egitea espero dute.