Lidertzan jarraitzen du Oriok

Karkara 2014ko aza. 24a, 10:19

Partida bakarra irabazi dute asteburuan, erregional preferenteena. Gainontzean, bi berdinketa eta lau porrot.

16:30etan hasi zen partida, Mendibeltzen. 90 minutu nagusitasunez igaro zituzten horiek, epailearen hiru txistuak entzutean 3-1eko emaitzan gelditu zuten markagailua. Hiru puntuak poltsikora eta lidergoa sailkapen orokorrean. 25 puntu ditu talde oriotarrak eta bigarren taldeari 4 puntuko aldea ateratzen dio.

Datorren astean Deusto Donostia futbol taldearen aurkako jokatuko du. Sailkapen orokorrean hamabigarren postuan dago talde donostiarra, 9 punturekin.

Garaipen gutxi asteburu honetan

Erregional preferente taldeak 3-1 irabazi zuen Euskaldunaren aurka, kadete mutilen 5. multzoko taldea bana berdindu zuen eta infantil txikiek 0-0 emaitzarekin amaitu zuten partida. Gainontzeko taldeek galdu egin zituzten beren partidak.

Erregional preferente
Orio 3 - 1 Euskalduna
Ohorezko Jubenila
Ostadar 3 - 1 Orio
Kadeteak
Sanse 1 - 1 Orio
Orio 0 - 1 Zarautz
Infantil txiki
Orio 0 - 0 Eibar
Infantil F8 neskak
Orio 1 - 3 Anaitasuna
Kimuak
Orio 3 - 6 Zumaia

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide