Legazpira joan dira 60.000 euroak

Karkara 2014ko aza. 21a, 09:06

Gure zozketa ekimenaren lehen edizioa izan da aurtengoa, eta behin saria banatuta amaitu da Kilometroak 2014-Erria Txikota jaia.

Lehen zenbaki saritua 30.293 izan zen. Hilabeteko epean saridun zenbakirik aurkeztu ez zenez, ordezko zenbakia aurkezteko epea ireki zen; 74.707. Zenbaki hori duen poltsiko egutegiaren jabea epearen barruan aurkeztu da, beraz, berak eman du saria.

Irabazlea legazpiarra da, Veronica Calvo Correas. Sekulako poza adierazi die sarituak antolatzaileei eta eskerrik beroenak eman dizkie. Uste dut inoiz ez zaidala zozketaren batean saririk tokatu, baina ez da estreinatzeko modurik txarrena izan esan du Calvok..

Jaiaren antolakuntzak ekimena arrakastatsua izan dela aitortu du eta eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei. Usurbilgo Kilometroetan jarraipena emango zaio ekimen honi.

Ardura eta lanak utzita, jai giroko agur bazkaria

Erria Txikota! agur bazkaria egingo da azaroaren 29an, larunbatean, Agina-Errasti sagardotegian. Izen ematea Ikastolako idazkaritzan egingo da eta 25 euro ordaindu beharko dira. Joan etorriko autobus zerbitzua ere izango da.

Noiz: Azaroak 29, larunbata
Non: Agina-Errasti sagardotegian
Prezioa: 25 euro
Izen ematea: Ikastolako idazkaritzan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide