Arraun denboraldiaren laburpena, iruditan

Karkara 2014ko aza. 21a, 08:22

48 orrialdeko argazki bilduma osatu du Joxemari Olasagastik, eta 2014 urteko denboraldia laburtu du

22 bandera eta 54 garaipen. Hori da aurtengo arraun denboraldiaren aktibitatearen laburpena zenbakitan, irabazitako estropadetan. 2014 urteko lana laburbildu du Joxemari Olasagastik, eta 48 orrialdeko argazki bilduma osatu du.

Oparoa izan da atzean utzitako denboraldia eta ez du guztia sartzeko tokirik zian 48 orrialdeetan. Hortaz, beste bildumatxo bat egin du, garaipen guzti-guztiak biltzen dituena: 54 garaipenak.

2009a geroztik egiten duen lana da argazki-bilduma. Urtez urte egindako lana argazkietan biltzen du, denboraldia irudietan laburbilduz. Aurreko urtetako bildumak, hemen:

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide