Salatxoren kontzertua igande honetan

Karkara 2014ko aza. 21a, 09:57

Salatxo abesbatzak zazpi kantuz osatutako kontzertua emango du, Orioko San Nikolas Parrokian, azaroaren 23an, eguerdiko 12:45ean.

Orioko Salatxo Abesbatzak igande honetan, azaroaren 23an, kontzertua emango du Orioko San Nikolas Parrokian. Eguerdian izango da, 12:45ean. Orioko Udalarekin batera antolatutako kontzertua izango da.

Guztira zazpi abesti kantatuko dituzte Igor Arroyoren zuzendaritzapean: Con amores de mi madre, Veles e vents, Al vent, Wade in the wate, Arrosa Lore-Lore, Aldapeko I eta Aldapeko II.

Lehendabizikoa Juan de Antxietaren abestia da; bigarrena eta hirugarrena, Raimonenak dira; hurrengoa, Traditional Spiritual taldearena; bosgarrena, Luis Elizaldek egindako kantua da; seigarrena, Manuel Anguloren kanta da; eta azkena, Jesus Guridirena.

Abenduan, beste hiru kontzertu

San Nikolas Festetan, Salatxo abesbatza kalez kale ibiliko da. Abenduaren 6an izango da, eguerdiko 12:00etan. Bestalde, abenduaren 18an Gabon Kontzertua eskainiko dute Musika Eskolako ikasleekin batera, 20:00etan; eta urteari bukaera biribila emateko, urteko azken kontzertua emango dute abenduaren 26an.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide