Sei partidu eta bost garaipen

Karkara 2014ko aza. 17a, 08:29

Erregional preferente taldea eta jubenil neskena lidertzan daude. Infantil Txiki taldeak txapeldunen faseko lehen aldian bigarren gelditu da. Gaur jakingo dute ondorengo fasean noren aurka tokatuko zaion.

Nagusitasunez irabazi zuen erregional preferente mailako taldeaK Sanpedrotarraren aurkako partida. Trintxerpetik 0-4 garaipenarekin itzuli ziren etxera oriotarrak. Golak Dorronsorok, Solaberrietak eta Urdaingarinek sartu zituzten. Azken honek bi.

Orioko futbol taldeak 22 puntu ditu eta sailkapen orokorrean lehen postuan dago. Bigarrenari, Urnietari, bi puntuko aldea ateratzen dio eta hirugarrenari laukoa.

1. Orioko F.T.              22 puntu    7 garaipen, 1 berdinketa, 1 galdu
2. Urnieta K.E              20 puntu    6 garaipen, 2 berdinketa, 1 galdu
3. Vasconia C.D           18 puntu     5 garaipen, 3 berdinketa, 1 galdu
4. Trintxerpe C.D         18 puntu     6 garaipen, 3 galdu
5. Euskalduna S.D       18 puntu     6 garaipen, 3 galdu

Ohorezko jubeniletan 1-0 irabazi zuen Oriok Astigarragaren aurka. Jubenil nesketan ere irabazi egin zuen Oriok, 1-4 Intxaurdiren kontra. Kadeteetan bi multzoetan garaipena eskuratu zuen Oriok. 2-1 gailendu zen bosgarren multzoko taldea Ostadarren aurka eta 2-3 seigarren multzoko taldea Astigarragaren kontra. Infantil txikiek bost goleko aldearekin irabazi zuten Herreraren aurka, 0-5. Infantil neskek, F8 kategorian, galdu egin zuten 1 eta 4.

Emaitza borobilak 

Erregional preferenteko mutilak liderrak dira; jubenil neskak 1-4 irabazi zuten, eta garaipen honekin lider jarri dira. Infantil txiki taldea Txapeldunen Faserako sailkatu da eta lehenengo fasean bigarren gelditu dira, lan polita egin ondoren. 
 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide