Hasi dira piezak mugitzen arraunean

Karkara 2014ko aza. 17a, 11:04

Argazkia: Orioko Arraun Zaleak

Arraun fitxaketak hasi dira ondorengo denboraldiari begira bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan.

Traineruak gorde zituzten irailean; azken paladak udako azken arnasarekin eman zituzten. Eta orduan, arraun denboraldia amaitu zenean, guztia gelditu zenean, hasi zen mugimendua. Fitxaketak hasi ziren.

Nesken tostartean ez dira egongo Amaia Zuaznabar eta Leire Arriola. Ondiz Lekunberri Banyolasen dago aulki mugikorra egiten; selekziorako hartzen badute ezingo du Orion jarraitu, bestela bai. 

Gizonezkoetan Estevan, Albixu, Agirregomezkorta eta Aizpuruak arrauna utziko dute; ez dute arraun egingo ez Orion, ez beste talderen batean. Goñik ere Orioko tostartea utziko du, baina aulki mugikorrean jarraituko du.

San Pedrora doaz Ortiz, Errota Anaiak eta Ventas. Iriongo Ondarrun izango da entrenatzaile eta Martinez de Lahidalga, urte bete geldirik egon ondoren, Ondarrun hasiko da arraunean. Hiru urte arrauna utzita zeramatzan Campos Getarian hasiko da. Arraun egitetik geldirik egotera igaroko da Aizperro gaztea. Beste gazte batek, Orbañanosek, arrauna utziko du Alemanian izango baita erasmusen. 

Oiartzunen Itsaslapurrak arraun kluba sortu dute. Borja Mena izango da entrenatzailea, Ibai Zubizarreta prestatzaile fisikoa eta Xabier Ruiz bigarren entrenatzailea. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide