Santa Zezilia ospatuko dute Danbolin Musika Eskolakoek

Karkara 2014ko aza. 14a, 08:37

Santa Zezilia 2013 kontzertua

Kalejira eta kontzertuarekin ospatuko dute musikarien eguna, azaroaren 19an.

Azaroaren 22a, larunbata, musikarien eguna da, Santa Zezilia eguna. Urtero bezala, Danbolin Musika Eskolako ikasleek beren musika herritarrei zabalduko die santuaren eguna ospatzeko. Azaroeran 19an, asteazkenean izango dira emanaldiak.

Kalejira egongo da lehenbizi, 17:00etan. Musika eskolako txistulari, pandero-jotzaile eta dantzariez gain, gerturatzen diren beste ikasle eta gurasoek parte hartuko dute. Herrian zehar ibiliko dira kalejiran eta jendea Orioko hainbat puntutara eramango dute. Leku horietan taldeak prest egongo dira guztiak iristean zenbait musika pieza jotzeko.

Kalejira amaitu ondoren, 19:00etan, Kultur Etxeko areto nagusira pasako da musikaren festa. Musika mintzairako ikasleek abestu eta instrumentuetakoek abestiak joko dituzte. Kontzertua amaitu eta gero, 2013-4 ikasturtean lehen eta bigarren maila bukatu zuten ikasleei diploma bana emango zaie.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide