Desfilearekin emango zaio hasiera moda asteari

Karkara 2014ko aza. 13a, 09:41

Datorren larunbatean, azaroaren 15ean, 18:00etan izango da desfilea

T formako ibiltokia, modeloak, jantziak... Azken prestaketak egiten ari dira 2014ko moda astean parte hartuko duten dendatako arduradunak. Azaroaren 15ean, larunbatean, emango dio hasiera Fashion Week-ari Orioko bigarren moda desfileak. 18:00etatik aurrera izango da Oriotarrak bertako arropen erakustaldia egiten ikusteko aukera.

Karela Kiroldegian egingo da aurten desfilea, Arraunetxeko aretoan baino ikusle gehiago sartzen direlako. Sarrerak salgai daude Arkupe Elkarteko saltokietan, bi euroren truke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide