Anibarko Portuko autobus-geltoki atzeko mendia ezegonkor dago. Sarritan luiziak izaten dira, azken urteotan batez ere. Arazo horri irtenbidea bilatzeko lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lan horiek aste honetan hasiko ditu eta 2015eko urtarrilaren amaieran bukatzea aurreikusten dute.
Obrak irauten duen bitartean errepideko errail bat itxiko da eta semaforo baten bidez erregulatuko da ibilgailuen pasaera. Geltokia lurrean margotuko duten bat izango da, hortaz, errepidean bertan geratuko da autobusa obrak egiten dituzten bitartean.