Ortzaikako sanmartinak hastear daude

Karkara 2014ko aza. 10a, 11:19

San Martin ermitan egingo den mezarekin eta ondorengo hamaiketakoarekin hasiko dira bihar, azaroaren 11n, Ortzaika auzoko jaiak.

Bihar, azaroaren 11, San Martin egunarekin hasiko dira santuaren jaiak Ortzaikan. Mezarekin hasiko dira ekitaldi gehienak datorren asteburuan izango dituzten sanmartinak. Hamaiketakoak, mus txapelketa, oilasko biltzea, umeentzako jolasak, bertso afaria eta aizkolari eta harri-jasotzaile erakustaldia dira euskal ohiturak ardatz dituen egitarauko eskaintza nagusiak. Azaroaren 21era arte luzatuko dira auzoko festak.

Azaroak 11, asteartea –San Martin eguna–

10:00 Meza San Martin ermitan.

Ondoren, hamaiketakoa Patxi Etxeberria eta Xabier Sukia bertsolariekin, Oliden jatetxean.

Ondoren, toka eta sagar biltze lehiaketak.

Azaroak 13, osteguna

21:00 Mutil ardoko afaria, Oliden jatetxean

Azaroak 14, ostirala

22:30 Mus txapelketa azkarra, Oliden jatetxean. Izen ematea 22:00etan zabalduko da eta 25 euro ordaindu beharko da bikoteko.

Azaroak 15, larunbata

05:00 Baratxuri sopa gosaltzeko, Oliden jatetxean.

06:00 Oilasko biltzaileen irteera.

17:00 Umeentzako jolasak eta txokolatada Txurrumuskiren eskutik.

21:00 Bertso afaria, trikitilariek lagunduta.

Bertsolariak: Aitor Sarriegi eta Unai Agirre.

Trikitilariak: Gari eta Iñaki.

Txartelak salgai Oliden jatetxean eta Aterpen 20 euroren truke.

Azaroak 16, igandea

11:30 Aizkolari eta harrijasotzaile erakustaldia.

Aizkolariak: Arrillaga I, Arrillaga II, Itzao eta Larra.

Harrijasotzaileak: Idoia Etxeberria, Jon Ander Maiza eta Udane Ostolaza (9 urte).

Ondoren, Jagoba eta Miren trikitilariek girotuta, bailarako jubilatuekin bazkaria, Oliden jatetxean.

Azaroak 21, ostirala

21:00 Oilasko biltzeko afaria, Oliden jatetxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide