Bizipen gazi-gozoak Las Vegas hirian

Karkara 2014ko aza. 7a, 12:00

Hamaseigarren postua lortu zuen Joseba Unanuek Munduko Dardo Txapelketan; guztira 124 bikotek parte hartzen zuten

Aurreko asteburuan ospatu zen Munduko Dardo Txapelketa makina elektronikoen modalitatean. Las Vegasen izan ziren hiru gipuzkoar: Jon Merino lasartearra, Rafa Mellado urnietarra eta Joseba Unanue oriotarra. Bikotekako modalitatean parte hartu zuten. Hiru egun jokatzen pasa ondoren, Unanue izan zen posturik onena eskuratzen: hamaseigarrena sailkatu zen 124 bikoteetatik. Valentziako Carlos Sanchez izan zuen bikote. Bestalde, Merinok eta Melladok 64. postua lortu zuten zuten. Ez dira guztiz konforme etorri lortutako sailkapenarekin.

Ondorio gazi-gozoak atera dituzte txapelketatik jokalariek. Batzuentzat lehen aldia zen horrelako lehia batean parte hartzen; Unanueren laugarren munduko txapelketa zen, ordea. Zerbait handia egiteko aukera eskura izan dugu, baina detaile txikiengatik ihes egin digu behatz artetik, dio berak.

Hamar egun barru Espainiako Txapelketa izango da Galizian, hurrengo Munduko Txapelketarako txartela eskuratzeko. Gipuzkoako 30 dardolari izango dira bertan, tartean Joseba Unanue.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide