Ibilian, industrializazioak itsasoarekin izan duen harremana ezagutuko dute

Karkara 2014ko aza. 7a, 08:15

Pasa den asteburuan Aia ezagutzeko parada izan zen. Igande honetan Orion izango da  Urola-Kosta eskualdeko itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltaria.

 

Igandean, azaroak 9an Orion ospatuko da itsas ondare aberatsa gehiagoezagutzeko Urola-Kostako Udal Elkarteak antolatu dituen hitzaldi ibiltaria. Hitzaldia 11:00etan Etxeluzen hasiko da eta Frantses muturra bitarteko industria lantegiak ikusiko dira: Etxeluzeko zur-gordelekua, Zeramika fabrika, Arin y Embil altzari fabrika, Mutiozabal ontziola eta abar.

Hitzaldiaren helburua Orion hain garrantzitsua izan den industrializazioak itsasoarekin izan duen harreman funtsezkoa ezagutzea izango da. Xabier Alberdi euskal itsas historian adituak emango ditu azalpenak, bera izango da hizlaria.

Izena emateko hiru bide daude: Orioko Turismo Bulegoan, 943 83 55 65 telefonora deituta edo orioturismo@gmail.com helbidera idatzita.

Gainontzeko hitzaldiak

Azaroak 16, igandea: Getarian

Azaroak 23, igandea: Zumaian

Azaroak 27, osteguna: Zarautzen, Jon Maiaren hitzaldia.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide