Bi hitzaldi Mandalara Elkartearen eskutik

Karkara 2014ko aza. 13a, 08:26

Bihar eta etzi, ostiralean eta larunbatean, hitzaldiak antolatu ditu Mandalara Elkarteak. 

Ezagutzaren iturriak zer diren eta gure onurarako nola erabili behar diren azalduko da biharko hitzaldian, baita erregistro irakurketa egiten jakiteak eman diezaguken laguntzaz mintzatuko dira. Bestalde, etzi, Akashico erregistroak nola kudeatu behar diren erakutsiko dute.

Erregistro Akashicoak espazio hutsean gelditu diren gertaeren multzoa izango da. Hor bilduko litzateke sorrera garaietatik unibertsoaren ezagutza guztia. Denbora galtzen edo denbora ihes egiten ari zaigula uste duten horiei zuzenduta dago hitzaldia, hori baita tratatuko den gaia. Sentsazio hori ez izateko denbora kudeatzen erakutsiko digu Sara Gonzalezek, bera aditua baita alor horretan.

Ostiraleko hitzaldia arratsaldez izango da, 19:30ean. Larunbatekoa, ordea, goizez izango da, 10:30etik 13:30era; biak, Mandalara Elkartean. Bigarren horretara joan ahal izateko 20 euro ordaindu beharko da. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide