Babeslekukoen urteko azken irteera

Karkara 2014ko aza. 10a, 09:26

Anoeta Estadioa eta Hondarribia bisitatuko dituzte bihar, azaroaren 11n, herriko jubilatuek

10:00etan Oriotik irten eta Anoetara joango dira lehenik, museoa eta futbol zelaia bisitatzera. Goiza Anoetan pasa ondoren, Hondarribira abiatuko dira, Ardora jatetxean bazkaltzera. Bazkaldu ondoren, Hondarribian pasako dute arratsaldea.

Hau izango da bazkariko menua:

  • Ardora entsalada
  • Urdaiazpiko iberikoa
  • Foie-moussea, oporto saltsarekin
  • Lau ganba handi plantxan
  • Zapoa plantxan
  • Sagar tarta
  • Urteko ardoa, sagardoa edo ura
  • Kafea

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide