Alguacil eseriko da Anoetako aulkian

Karkara 2014ko aza. 7a, 08:39

Imanol Alguacil oriotarra izango da Realeko entrenatzailea igande honetan, Atletico Madrilen aurkako partidan. Gaueko 21:00etan jokatuko dute, Anoeta futbol zelaian.

Asier Santana eta Imanol Alguacil eseriko dira Anoetako aulkian igande honetan. Realeko zuzendaritzak oraindik ez du entrenatzaile berriarekin akordioa itxi eta horregatik izango dira harrobiko taldearen entrenatzaileak Atletico Madril taldearen aurkako partida gidatzen.

Astelehenetik lehen taldeko prestakuntzaren arduradunak izan dira. Asteleheneko saioaz gain, asteazkenean eta ostegunean ere izan dituzten entrenamenduak, baita gaur eta bihar ere. Biharkoa ateak itxita izango da, ostegunekoa bezala.

Asier Santana eta Imanol Alguacil teknikoek Realeko lehen taldea zuzentzen duten bitartean Luki Iriartek hartuko du Sanse taldearen ardura. Partidua igandean izango da, Anoeta futbol zelaian, gaueko 21:00etan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide