25 urte jasangarritasunaren alde ekitaldian Ingurumen Hezkuntzari buruz hitz egingo dute, urteetan zehar mundu jasangarriago baten alde lan egin duten pertsonei eta gertaerei buruz. Eskolako Agenda 21, ingurumenaren hezkuntza zentroak eta programak, ikastetxeak, administrazioak, boluntarioak... izango dira ekitaldiko protagonista.
Orioko Herri Ikastolak ere tartea izango du aipamen guzti horien artean; izan ere, Eskola Jasangarria Ziurtagiria emango diote, beste hainbat ikastetxerekin batera. Ziurtagiri horrekin, ikastolak Eskolako Agenda 21 programak markatzen dituen jasangarritasun printzipioekin koherentzia erakutsi duela saritu nahi izan dute.
Ekitaldia, gaur, azaroaren 5ean izango da, 17:30etik 19:00etara, Donostiako Kursaal Jauregian. Ziurtagiria jasotzeaz gain, ikastolatik sortu den Uhats taldeak ere parte hartuko du ekitaldian eta Oria Ibaia abestia eskainiko dute.