Entrenatzaile berria izendatu bitartean Alguacilek gidatuko du Reala

Karkara 2014ko aza. 3a, 11:56

Imanol Alguacilek eta Asier Santanak gidatuko dituzte lehen taldeko entrenamentuak, bihartik aurrera, entrenatzaile berria eta talde teknikoa izendatu bitartean.

 

Futbol ibilbide luzea dauka Imanol Alguazilek –Orio, 1971–. Gaztetan Orioko Futbol Taldean, herriko taldean, ibili zen futbolean. Jubenil mailako azken urtean Realak fitxatu zuen. Talde txuri-urdineko jokalaria izan zen urte luzez eta handik Villarrealera joan zen. 9 denboraldi egin zituen eta 121 partidu jokatu zituen lehen mailan. Ondoren, bigarren eta bigarren B mailan egin zituen azken urteak. 

Futbola utzi zuen 32 urte bete zituenean, 2002-2003 denboraldian. Jokalari izateari utzi eta entrenatzaile izatera pasa zen oriotarra. Azken urteotan Sansen entrenatzaile lanak egin ditu Asier Santanarekin batera.

Asteburu honetan, Realak Malagaren aurka etxean 0-1 galdu ostean Jagoba Arrasate, Txema Lumbreras eta Bittor Alkiza ordezkatzeko erabakia hartu du klubak. Horiek ordezkatuko dituztenak izendatu bitartean Alguacilek eta Santanak gidatuko dituzte lehen taldearen entrenamenduak.Bihar izango du lehen saioa oriotarrak. Arratsaldez entrenatuko dute, 16:00etan, Zubietan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide