Irunen hasiko da 2015eko arraun denboraldia. Santiagotarrak elkarteak antolatu du estropada, Bidasoan. Goizeko 9:30ean hasiko da, hortaz, delegatuak ordu eta erdi lehenago bilduko dira taldearen bulegoan. Gipuzkoako aulki mugikorreko lehen jardunaldia izango da larunbatekoa.
Oriok, beste behin, ordezkaritza handia izango du denboraldi honetan Orioko Arraun Elkarteak, guztira 31 talde izendatu baititu. Hainbat kategoriatan lehiatuko dira oriotarrak,