Udalbatzarraren ohiko bilkura gaur arratsaldean

Karkara 2014ko urriaren 30a

Gaur, urriaren 30ean, ohiko bilkura egingo du udalbatzarrak 20:00etan.

Gai zerrenda:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2014ko ekainaren 25eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Udal kontu-hartzailetza zerbitzuak emandako txostenaren berri ematea. Txostena aurrekontu-egonkortasuneko, iraunkortasun finantzarioko eta gastuaren erregelako helburuak betetzeari buruzkoa da.

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 9/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 10/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.

5.- Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

6.- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifak 2015erako.

7.- Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren artean izenpetu beharreko hitzarmena, mendekoen arretarako etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko eta aIkateari ahalmena ematea, egoki bada, hitzarmena izenpetzeko.

8.- Onartzea, egoki bada, Konstituzio-Auzitegiak Kataluniako kontsulta behin-behinekoz bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruzko mozioa.

9.- Onartzea, egoki bada, liburu maileguarengatik Liburutegi Publikoek ordaindu beharreko kanona bertan behera uztea eskatzeko proposamena.

10.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, LOMCE lege organikoa Orioko herrian
aplikatzeari buruz.

11.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, emakumeei zuzendutako biolentziaren kontrako azaro aren 25eko Nazioarteko Egunaren ospakizunari buruz.

12.- Onartzea, egoki bada, Itsas Enara ornitologia eIkarteak aurkeztutako mozioa, Motondo eremua ehiza babesleku izendatzeko.

13.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide