1:30ean inguruan, ertzaintza patruila Oriotik zehar segurtasunezko ibilbidea egiten ari zenean, Gelato okindegiko pertsiana hautsita zegoela konturatu dira. Autoa gelditu eta okindegira gerturatu dira; orduan egiaztatu dute lapurreta egitera sartu direla.
Atea behartuta zegoen eta barruan kutxa erregistratzailea irekita zegoela ikusi dute. Txanponak lurretik eta guztia hankaz gora. Biltegira joan dira eta bi gazte aurkitu dituzte han, 22 eta 23 urtekoak, eta atxilotu egin dituzte. Atxilotuetako bat sei aldiz arrastatu du Ertzaintzak; horietariko bost 2014. urtean.