Sorpresa politak Sanikolasetan

Karkara 2014ko urr. 29a, 08:03

San Nikolas jaiei begira jarri da herria. Egin dituzte lehen bilerak eta jada zehaztu dituzte lehen ekitaldiak.

Urriaren hamalauan egin zen San Nikolas jaiak prestatzeko lehen bilera eta herritar mordoxka bildu zen. Oraindik ideiak biltzen eta elkar josten ari dira; azaroan bi bilera egingo dituzte hilaren lauan eta hemezortzian. Kultur eta kirol taldeez gain festetan herritarren parte-hartzea landuko duen talde bat ere martxan da, lehen aldiz.

Urrian zehar argazki zaharrak ari dira biltzen Kultur Etxean. Bi helburu ditu egitasmoak: garai bateko festetan egiten ziren ekintzak gogora ekartzea eta artxiboa festetako argazkiz hornitzea. Oraindik bada aukera argazkian kultur etxean uzteko. Eskaneatu eta berehala itzuliko zaizkio bueltan jabeari.

Programa aurrerapena

Ostirala tokatu da San Nikolas bezpera. Festa herrira zabaltzeko deiadarraren aurretik herri kalejira egitea lantzen ari dira taldeak. Jarraian, Idoia Etxeberriaren errekor saiakera izango da herriko plazan. San Nikolas egunak ekarriko ditu nobedade gehien, apuntatu agendan: betiko ekitaldiez gain herri bazkaria antolatu da kiroldegian. Lau lan-talde antolatu dira herri bazkaria txukun prestatzeko eta sarrera erosten duenak ardura-talde batean hartuko du parte. Horrez gain ez dira faltako Dantza txapelketa historikoa, soka dantza, hamargarren urteurrena betetzen duen bertso saioa. Ekitaldi asko izango dira hilaren zazpian eta zortzian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide