Bana berdindu zuten Pasaiaren aurka Orioko futbolariek. Iker Urdangarinen golarekin lortu zuten berdinketa erregional preferente kategoriakoek eta etxeko puntu hori eskuratuta bigarren postuan dira sailkapen orokorrean. Hiru puntura duten lehendabizikoa, Urnietako taldea.
Ohorezko jubenilek ere berdinketarekin amaitu zuten partida; oraingoan, golik gabe. Bederatzi punturekin zazpigarren postuan daude sailkapen orokorrean, beste hiru talderekin batera.
Jubenil neskek Amara Berri izan zuten aurrez uarre. Mendibeltzen jokatu zuten partidua eta 2-1 emaitzarekin amaitu zen, garaipena etxean geratuz. Sailkapen orokorrean hirugarren postuan daude oriotarrak, 8 punturekin, Urnieta eta Amara Berriren atzetik. Datorren astean liderraren aurka jokatuko dute, Urnietan.
Kadeteetan bi talde ditu Oriok. Bosgarren multzoko mutilek 3-4 galdu zuten Internacional taldearen aurka eta seigarren multzokoek 0-0 berdindu zuten Usurbilen kontra.
Infantiletan Orioko gaztetxoek bederatzi goleko aldearekin irabazi zuten partidua, 10-1 gailendu baitziren Antigua Luberriri. Sailkapen orokorrean hirugarren dira oriotarrak, bigarren postuan dagoen Antiguorekin berdinduta. Biek zazpi puntu dauzkate.
Infantil neskek 2-1 galdu zuten Zarautzen aurka. Sailkapen orokorrean azken aurreneko postuan dago talde oriotarra, baina ondorengo astean postuetan gora egiteko ahalegina egingo dute. Zestoaren aurka jokatuko du, etxean.
Emaitzak
Orio 1-1 Pasaia
Hernani 0-0 Orio
Orio 2-1 Amara Berri
Orio 3-4 Internacional
Usurbil 0-0 Orio
Orio 10-1 Antigua Luberri
Zarautz 2-1 Orio