Larunbatean hori koloreak hartu zuen Tolosa. Orioko traineruaren zaletuek bat egin zuten, ekainean sortu zen Orioren aldeko lagun taldearen aurkezpen ofizialean. Arraunzaleez gain Orioko arraunlariak, zuzendaritza taldekoak eta langileak egon ziren.
Tolosako Meson tabernan egin zuten hitzordua, larunbat goizean. Ongietorria egin ostean opariak banatu zituzten; eta ondoren, kalejira bat egin zuten Tolosako kaleetan zehar. Kalean gora eta behera ibili ostean Ortzadar elkartean bazaldu zuten. Tolosako babarrunaren kofradiakoek prestatutako babarrunak jan zituzten eta bazkalostean, berriz ere, kalean gora eta behera ibili ziren.