Oriotarrak podiumeko lehen bi postuetan

Karkara 2014ko urr. 27a, 08:47

Euskal Herriko Bodyboard txapeldun eta txapeldunorde izendatu dira asteburu honetan Mikel Atxega eta Unai Zubizarreta 

Donostiako uretan, Zurriola hondatzako olatuetan, lehiatu dira asteburu honetan Euskal Herriko bost gazte: Mikel Atxega, Unai Zubizarreta, Maddi Fernandez, Unai Zabala eta Ivan Cano. 16 urte azpikoen Euskal Herriko bodyboard txapeldun izendatzea zen guztien helburua, baina batek bakarrik eskura zezakeen ametsa.

Mikel Atxega oriotarra izan da irabazlea, Euskal Herriko bodyboard txapelketako garailea. Txapela eta garaikurrarekin etxeratu da; baina Unai Zubizarreta ere ez da esku hutsik itzuli Oriora, bigarren geratu baita. Euskal Herriko txapeldun eta txapeldunordeak dira, hortaz, bi oriotarrak. Hirugarren postuan Ivan Cano geratu.

Punta-puntako kirolariak

Maila paregabea erakutsi dute asteburu honetan, baita denboraldi guztian zehar ere. Euskal Bodyboard Zirkuituan ere puntan daude bi oriotarrak. Txapelketa honetako tituluaren eskuraketa erabat zabalik dago eta txapelduna nor izango den azaroaren 8 eta 9an erabakiko da, Ereagako frogan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide