Larunbatean agurtu zuten denboraldia txirrindulariek

Karkara 2014ko urr. 27a, 10:30

Argazkia: Diariovasco

Aldapa Elkarteko kideek larunbatean eman zioten denboraldiari amaiera afari eder batekin. Datorren urtera begira elkarteko ateak zabalik dituzte txirrindularitzaz gozatu nahi duenarentzat

Bizikleta gainean igarotako orduek, momentu gazi-gozoek, estutu egiten dute txirrindularien arteko harremana. Taldekideak dira txirrinduaren gainean eta lagunak lehiatik kanpo. Larunbatean lagun artean, jai-giro ederrean, eman zioten amaiera aurtengo denboraldiari.

43 txirrindulari aritu dira maillot horia jantzita errepidean barrena zazpi hilabetez igandero-igandero. 25 urte zituen txirrindulari gazteena eta 69 zaharrenak. Datorren denboraldiari begira kopurua handitu nahi dute, hortaz, herriko txirrinduzale guztiei elkartean sartzeko gonbita egiten die. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide