Munduko txapeldunak dira Imanol Garmendia eta Ander Zabala. Omenduak izan dira han eta hemen, eta errezibimendu gozoa eta beroa egin zien Orioko herriak egindako lana eskertzeko. Orain, sarituak izan dira 2014an lortutakoarengatik; garaipen asko eta horien artean munduko txapelketako urrezko domina.
Atzean utzitako denboraldiak emandako uzta oparoa saritu nahi izan du federazioak. Guztira bederatzi sari banatu dituzte, horien artean Garmendia eta Zabalari emandakoa. Promesa mailako sari nazionala eskuratu dute, izan ere, etorkizun oparoa izango duten arraunlariak izango direlakoan daude, beren ibilbidea hasi besterik ez baitute egin eta jada dominak pilatu eta pilatu baitabiltza.
Garmendia eta Zabalarekin batera Jaime de Haz eta Alvaro Romero ere saritu dituzte, berek osatzen baitute munduko txapelketan garaipena lortu zuen laukotea. Talde hoberenaren kategorian Orioko Arraun Olinpiko taldea izendatu erreferente bezala. Sariak Arraunaren Ekitaldi Nazionalean banatuko dira, 2015 urte hasieran ospatuko den festan.
Beste sariak eta sarituak
Epaile hoberena: Jose Tomas
Talde hoberena: Orioko Arraun Olinpikoa
Entrenatzailea: Daniel Rodriguez
Ibilbide hoberena: Jose Antonio Martinez
Federazio autonomikoa: Andaluzia
Babeslea: Torreviejako Udala
Promesa hoberenak: Imanol Garmendia, Ander Zabala, Jaimez de Haz eta Alvaro Romero
Arraunlariak: Pau Vela eta Alex Sigurbjörnsson
Heldua: Yolanda Garcia