Hasi da futbol liga. Batzuek denboraldiko bosgarren jardunaldia jokatu berri dute; beste batzuk, ordea, hasi berriak dira. Asteburu honetan Orioko zazpi taldek izan dute partidua; guztira bi garaipen, bi berdinketa eta hiru porrot izan dituzte.
Erregional preferente mailan taldea du Oriok, futbol taldeak ordezkatzen duen maila altuenean. Asteburu honetan denboraldiko bosgarren partidua jokatu dute eta garaipenarekin etxeratu dira mutilak. 0-1 irabazi dute Mariñoren aurka, etxetik kanpo. Oraingoz sailkapen orokorrean bigarren postuan daude oriotarrak 12 punturekin. Asteburu honetan Mendibeltz futbol zelaian jokatuko dute, Pasaiaren aurka.
Ohorezko jubenilek bana berdindu zuten Hondarribiaren aurka. Horiena ere ligako bosgarren jardunaldia izan da eta sailkapen orokorrean zazpigarren postuan daude. Hernaniren aurka jokatuko dute asteburu honetan, etxetik kanpo.
Neska jubenilek ere jokatu dute pasa den asteburuan. Allerru talde lezoarraren aurka jokatu zuten Plazeta futbol zelaian eta berdinketarekin etxeratu ziren, 0-0 emaitzarekin bukatu baitzen partida. Asteburu honetan Orion jokatuko dute, etxean, Amara berriren aurka. Orain arte lau partida jokatu dituzte eta oraingoz sailkapen orokorreko hirugarren postuan daude neskak.
Kadeteen kasuan, bosgarren multzoan dauden oriotarrak galdu egin zuten asteburuan Kostkas liderraren aurka. Sei gol jaso zituzten kontran, 0-6. Ligako seigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan Internacional taldearen aurka, Mendibeltzen. Sailkapen orokorrean postuak igotzen ahaleginduko dira oriotarrak, seigarren baitaude.
Infantilen seigarren multzoko taldeak ere galdu egin zuen, 2-1 Martuteneren aurka. Donostiako taldea ere lider da oraingoz, hortaz, partida zaila izan du Oriokok. Asteburu honetakoa ere ez da erraza izango, sailkapenean atzetik duen Usurbilen aurka jokatuko baitu, Harene futbol zelaian.
Asteburuko emaitzak
Mariño 0-1 Orio´ko
Orioko FT 1-1 Hondarribia
Allerru 0-0 Orio´ko
Orioko FT 0-6 Kostkas
Martutene 2-1 Orio´ko
Zarautz 2-5 Orio´ko
Orioko FT 1-5 Mutriku