Kalakari taldea Santiagon lehiatzeko txartel bila

Karkara 2014ko urr. 17a, 15:43

Lau talde lehiatuko dira Gipuzkoako kopako finalerdietan eta bik lortuko dute Santiago de Compostelako txapelketara joateko txartela

Ignacio Larrañaga, Jon Amenabar, Andoni Manterola eta Azkonobieta Oto. Horiek osatzen dute Orioko taldea amateur kategorian. Eta hain juxtu maila horretako Gipuzkoako Kopa jokatuko da igande honetan. Kalakari izenarekin lehiatuko dira igandean eta asteartean.

Igandean arratsaldeko 16:30ean izango da eta asteartean gaueko 20:00etan. Bi egun horietan lehen bi postuetan geratzen direnek Santiago de Compostelan egingo den lehiaketara joateko txartela eskuratuko dute. Galiziako hiriburuko txapelketa azaroan izango da.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide