2014-2015 padel txapelketako izen-ematea arrakastatsua izan dela diote antolatzaileek: 5 maila, 7 talde, 76 jokalari eta 38 bikote.
Urriaren 13an, astelehenean, jokatu ziren lehen bi partidak, eta geroztik ia egunero dago partidaren bat. Bigarren taldekoek, esaterako, amaitu dute jada beren lehen bira. Jokatu dituzten lehen tandako partidak. Talde honetan, bigarrenean, Ercilla eta Illarramendi geratu dira lehen postuan, bi punturekin. Atzetik beste bi bikote geratu dira puntu kopuru berarekin: Sanchez-Aldalur eta Sierra-Pardina.
Emakumeak ere hasi dira
Urriaren 17an hasi zen emakumezkoen padel liga Alonso-Domingo eta Arruti-Uranga bikoteen arteko partidarekin. Alonso eta Domingo izan ziren garaile emakumezkoen lehen partidan.