Goiko kaleko festen 10. urteurrena bazkari batekin ospatu zuten, mahaiaren bueltan. Lehenago eta geroago kantuan aritu ziren Bentazaharrako mutiko alaiak taldearen doinupean. Talde hau ere duela hamar urte sortu zen eta urtero-urtero izan dira Goiko kaleko festei musika jartzen.
Bertso eder bat ere abestu zuten, festetan egon ezin izan zuen batek idatzitakoa:
Oriotik Goraka Tirriki taka
hor entzuten da nonbait zalaparta
sei ijitu karru batekin kanta
festetan da zakileneko aldapa
Orain hamar urte gertatua zen
bertan akelarrea piztu zuten
hamaika sorgin eta akerra tarten
munduko jai onena Goiko kalen
Bentazaharretik irten berriak
handik etorrita musikariak
kantuan jarri zituzten guztiak
sorgin, akerra ta sukaldariak.
Bazkal ondoren sortu da iskanbila
sukaldariak dantzan irten dira
sorginen artian perejil bila
distantzi motzetan trebeak dira.
Goikokalen gauza harrigarria
urtero gertatzen da miraria
tabernarik gabe dago kalia
ta sorginak berriz mozkortu dira.
Eta gogoan izan, ahaztu gabe
hau ez da Arraldeko goenkale
Erria txikota ta arrantzale
agur oriotarrak ta Goikokale