Herriari balio ematen sormena eta demokrazia uztartzen

Karkara 2014ko urr. 14a, 10:24

Eñaut Martík –1990, Orio– Jon Zamora –1992, Hernani– eta Luar Gullianekin –1993, Donostia– batera Democreativity proiektua jarri dute abian Hernanin

14 pertsonek osatzen dute Kimmu. LEINN graduko ikasleak dira guztiak eta argi eduki ez arren enpresak zertan egiten duen lan, argi daukate guztiek guztion laguntza beharrezkoa dutela. Bakoitzaren helburu pertsonalak komun bihurtuta aurrera ateratzen baitituzte.

Proiektuen inkubagailu bat da Kimmu eta Jon Zamora, Luar Gullian eta Eñaut Martí Creativity izeneko proiektua garatzen ari dira.

Democreativity... demokrazia eta kreatibitatea lortzen ditun proiektua al da?

Gullian: Sormenaren bitartez herria demokratizatzea du helburu.

Martí: Teknika ekintzaileak erabilita herriko arazoei konponbidea bilatu nahi zaie; enpresetan negozio linea berriak sortzeko erabiltzen diren teknikak herrira eramango dira.

Nola josten dituzue bi elementuak?

Martí: teknika ezberdinak daude horretarako. Guk herritarren artean taldeak egin eta dinamizatzen ditugu. Handik ateratako ideiak sailkatu eta prototipatzen ditugu, forma eman eta udaletxera aurkezteko.

Non dago berrikutza?

Zamora: Hautatze prozesu guztiak demokrazia dira. Normalean, ideiak aukeratzen ditu Udalak eta horiei konponbideak ematen zaizkie. Herritarrak irtenbide horiek aukeratzen esku hartu dezake. Gure kasuan, ordea, ideiak herriak aukeratzen ditu eta konponbidea herriak sortzen du. Herrian dago sormena, ideia eta lana. Hasieratik bukaeraraino herritarrek egiten du lan.

Gullian: Herria da protagonista eta udaletxea kanala da.

Askok dute herriaren partaidetza helburu eta gutxik lortzen dute...

Zamora: Horren erantzuna emate badidazu ordaintzeko prest nago

Martí: Zaila da. Hernanin adibidez jendea nazkatuta dago. Orain arte parte hartze prozesuak egin direnean parte hartu dutelako eta ohartu direlako gauzak ez direla aldatzen, ideiak bota dituztelako baina irtenbiderik ez diotelako aurkitzen.

Gullian: eta hor dago gure proiektuaren balio gehigarria: prozesu transparentea da eta ideiak botatzeaz gain ideia defendatzeko aukera dago. Teknikariarekin harremana izateko abagunea dago, proposamenaren gainean egoteko parada. Ezezkoa esaten badute ere zergatiak jakingo dituzu.

Udaletxearen parte hartzea ere eskatzen du horrek.

Gullian: Haien hitza daukagu. Ezin da hitzartu proposamenak aurrera eramango dituztela, baina bai aztertu egingo dituztela, bideragarritasuna ikusiko dela eta aurrera eramateko aukera egongo dela.

Zamora: Finean, herriari aukera hau zabaltzeko eta zubi-lana egiteko kontratatutako zerbitzu bat gara. Bai edo bai Udalaren elkarlana behar dugu, hori baita beste prozesu parte hartzaileengandik bereziten gaituena.

Zuen ustetan udaletxearen eta herritarren artean distantzia handiegia dago, hartu emanak zuzenagoa izan behar luke?

Zamora: Proiektu sozial bat egin nahi genuen, gizarte mailakoa. Herri lanetik jo genezakela ikusi genuen, eta gainera hor lan egiteko beharra zegoela ikusi genuen. Hutsune hori betetzeko diseinatu genuen proiektu hau. Orduan, bai, behar baten ondorioz sortu da.

Eta zergatik lehen saiakera hori Hernanin?

Zamora: Hernanikoa izanik, Udaletxera deitu eta bilera izan genune. Harrera ona izan zuen gure asmoak.

Martí: erdi bidean zegoen herri bat izatea nahi genuen; ez Donostia bezain handia, ez Orio bezain txikia.

Gullian: baina gure helburua proiektua herri guztietara eramatea da. Horretarako txikiagoetatik hasi behar genuen, eskura dauzkagunetatik.

Oriora ekartzea posible ikusten duzu?

Gullian: bai, noski, polita izango zen Eñauten herrian gauzatzen ikustea.

Martí: orain Orion egiten ari gara antzerako zerbait, hau da, prozesu parte hartzaile bat. Zuzenean arazoa eman digute, gazteen aisialdia, eta prozesu parte hartzaile baten bitartez konponbidea bilatu behar diogu. Bi negozio linea ezberdin dira: bata orokorra eta bestea zehatza.

Abenduan egingo da prozesu hori, 5 eta 6. mailakoekin eta DBHko ikasleekin. Guretzat erronka bat da, 5 eta 6. mailako ikasleek ez baitaukate pentsamendu kritikoa.

Hernanira bueltatuz, zein fasetan doa proiektua?

Gullian: Lehenengo puntua beharrak indetifikatzea zen eta hori egin dugu. Orain bigarrenean gaude, azaroaren 15eko ekitaldia prestatzen. Ekitaldia sustatzen ari gara ahalik eta jende gehien joateko.

Zamora: Ekitaldia publizitatzea hasieratik egin dugun zerbait da, etengabe. Beharrak indetifikatu eta gero beharrak sailkatu ditugu. Horretan gabiltza orain. Behin sailkatuta behar globalak aterako ditugu eta ekitaldian horiei irtenbidea bilatzea izango da helburua.

Hauteskundeak ate joka daude. Beharrak indentifikatzerako orduan beste hainbat prozesu parte hartzaile ere martxan egongo zirela pentsatzen dugu.

Gullian: Udaletxeko curriculumetan ondo geratzen dira parte hartze prozesuak; ondorioz, bai, baziren beste batzuk martxan. Zentzu horretan gu estalita ikusi gara eta herritarrak bonbardeatuta sentitu dira. Arazo hori medio berritu egin behar izan dugu eta parte hartzea beste modu batera sustatu. Kostata baina lortu dutu proposamenak ateratzea, jendeak interesa adieraztea.

Azaroaren 15ean egingo den ekitaldia zertan datza?

Martí: Metodologia praktikara eramango genuke. Taldetan jarriko dira, ahalik eta talde anitzenetan, eta bost pausotan beharrari irtenbidea bilatzea da helburua. Egikaria den zerbait eskuartean izan artea egongo gara lanean, ondoren Udalari aurkezteko.

Gullian: Polita izango da prozesua, aberasagarria. Jendeak proposamena inbertsioarekin lotzen du. Prozesu honekin erakutsi nahi dugu irtenbideak ez duela zertan diruaren esku egon behar. Ekintzailetasuna sustatuz diruaren beharrik ez duten soluzioak aurkituko ditugu.

Etorkizunari begira, ze asmo?

Zamora: epe-luzerako prozesua da, baina lehenengo harritxotik hasi behar dugu. Hotzeten joatea da gure asmoa eta horretarako jendearen feedbacka jasotzea ezinbestekoa da. Horretara animatu nahi dugu jendea, egiten ari garenaren gaineko iritzia ematera.

Martí: Udaletxeekin erlazionatzen gaituzte, eta hori guretzat kaltegarria da, jendea exzeptiko baitago Udalarekin. Hori desberdindu beharra daukagu, baina ez da erraza.

Gullian: Guk ez daukagu interes politikorik, ez dugu publizitatea egin nahi. Herriari balioa eman nahi diogu, besterik gabe. Apolitikoak gara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide