Egun osoa Kilometroakeko ibilbidean –edo oriotarrak lanean– pasa ondoren festarako gogoa duenak Etxeluze Gaztetxean izango du aukeratako bat. Erria Txikota After Fest izenpean kontzertua antolatu dute gaztetxekoek egunari luzapena emateko.
Urriaren 5ean, egitarau ofiziala amitu eta ordu erdira, 19:30etan, MKT –Zarautz–, Klak!son –Urretxu– eta Desegin –Usurbil– taldeek joko dute Etxeluzen.