Europa osoan zehar jotzen ibili den Ulrike Northoff organo-jotzeile ezagunak kontzertua emango du larunbatean, urriaren 4an, Bariko San Nikolas elizan.
Hamalau urte zituela eskuratu zuen organo-jotzaile diploma Northoffek, Alemaniako Esslingen hiriko Eliz Musikaren Kontserbatorioan. Meissen hiriko katerdaleko organo-jotzailea izan zen hainbat urtez, eta gaur egun Europan zehar kontertuak ematen ditu. Alemanian, Ingalaterran, Suitzan, Txekiar Errepublikan, Herbehereetan, Beljikan, Lituanian, Fantzian, Italian...
Kontzertua 20:30ean hasiko da, eta parrokiak eta Udalak antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hau da Northoffek jarraituko duen programa:
Organorako hamabi bakarrizketa......Josef Rheinberger (1839-1901)
VII Con moto
V Andante amabile
Sonata Si Bemol maiorrean..............Felix Mendelssohn (1809-1847)
Allegro con brio
Andante religioso
Allegretto
Allegro maestoso e vivace
24 pieza modu librean............................Louis Vierne (1870-1937)
Reverie
Prelude
Pastorale (0p 19)..................................Cesar Franck (1822-1890)
Andantino quasi allegretto
Andantino
Sonata Re minorrean...........................Gustav Merkel (1827-1885)
Risoluto allegro
Andante
Allegro risoluto
Fuga