Piriniotara irteera

Karkara 2014ko urr. 1a, 12:00

Balaitus mendira igo ziren larunbatean Talai Mendik antolatuta Piriniotara irteera egin zutenak. Igandean, bigarren gailur bat egiteko indarrak geratu ziren, Musalesekoa.

Diagonala izeneko bide batetik igo ziren Balaitus mendira Talai Mendirekin piriniotara joan ziren zazpi lagunak; tontorrean argazkia egin ondoren, beste aldetik sokarekin rappelatuz jaitsi ziren. 3144 metro larunbatean eta 2654 igandean. Respumoso mendi-aterpean gaua pasatu eta Musales mendia igo zuten etxera itzuli aurretik.

Argazkiak: Xabier Iribar

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide